Elena Carriedo Martin - 2006-05-17 18:53:02 | Categoria:
Elkarrizketak
Isabel Fernández de Prado León-en jaio zen 1953. urtean eta Bilboko Txurdinaga auzoan bizi da 9 urte zituenetik. Unibertsitatean zegoelarik euskara ikasi zuen eta irakaskuntzan 30 urte daramatza jada. Biologia-geologia irakaslea, orain Arrigorriaga BHIko zuzendaria izendatu dute.
1- Hasteko, nor da Isabel?
Aurten, Arrigorriaga BHIko zuzendaria naiz, baina berez biologia-geologia irakasten dut.
2-Ez oso aspalditik ikusi zaitugu Arrigorriagako Institutuan, hala ere, zenbat urte daramatzazu irakaskuntzaren munduan?
Beno ba irakaskuntzan ia 30 urte daramatzat.
3- Beste ikastetxeetan egon zarela suposatzen dut, zeintzuk?
Bai, hasi nintzen praktikak egiten eskola pribatu batean urte batez eta gero eskola publiko batera pasatu nintzen 2 urtez. Baina ez neukan plaza fijorik. Ondoren Basauriko Urbi institutuan 10 urtez egon ostean, Txurdinagako institutuan beste 10 urtez egon nintzen. Gero esperientzia desberdinak izan ditut, 2 urtetan EPAn egon nintzen, Sukarrietako ingurugiro eskolan beste bi urtetan eta badira 4 urte jada Arrigorriagan nagoela.
4.-Ezberdintasun asko ikusten dituzu?
Noski desberdintasunak daudela, baina baldintzak ere oso desberdinak izan dira. Alde batetik hasi nintzenean gazteago nintzelako, eta beste aldetik, ikasleak guztiz desberdinak zirelako, jende oso motibatua zen, ikasteko gogoarekin. Gizarteko baldintzak baita ere oso desberdinak izan dira, nire gurasoak izan dituzten baldintzak ez dira nik ditudan berdinak izan, eta hori nabaritzen da.
Gero, EPAn egon nintzenean adibidez, gauza guztiz desberdinak dira egon naizen institutuekin konparatuz; esperientzia oso polita izan zen, adin desberdinetako jendearekin egoten zarelako; gazteak zirenean ikasketak utzi eta orain berreskuratu nahi dituzten 40 urteko pertsonak, lan bat izanda eta guzti eta etxeko-andreak zeuden. Horiekin batera, zentroetan ikasketak gainditu ez dituzten 16-18 urteko gazteak biltzen ziren.
5.- Zeintzuk dira zure irakaskuntza metodoak?
Mota desberdinetako metodologia erabili dut sasoiaren arabera eta ikasleen arabera. Saiatzen naiz ikasleak parte hartu dezaten klaseetan, prozesua aktiboa izatea, alegia. Baina horrekin batera argi daukat ikasleak kontzeptuak ikasi eta memorizatu beharko dituztela.
6.- Kurtso honen hasieran zuzendari izendatu zintuzten, lehenengo aldia da?
Bai. Uste dut lan majua egiten ari garela. Lan taldea oso ona da eta ikusten ditugun emaitzak onak dira. Gauzak aurrera doazela ikusten dut eta alde horretatik oso pozik nago.
Gehiago irakurri
Elena Carriedo Martin - 2006-05-06 12:31:01 | Categoria:
Arrigorriaga
Berrikuntzekin, Arrigorriagako txoko honen edertasuna nabarmendu nahi da. Sagardotegia eta askatu berri diren adarzabalak izan dira azken urte hauetako hobekuntzak. Orain lakuaren inguruan proiektu berri bat dago.
Mendikosolobarrena eta Mintegi parkea Arrigorriagan kokaturik dago Arrigorriaga-La Peña errepidearen albo batean. Arrigorriagako herritarren artean “Dinamita” izenez ezagunagoa den parke natural honek, 10.000 metro karratuko hedapena du.
Parke honen iragana guztiz industriala da. Oraindik ere, hainbat aztarna mantentzen ditu.
Zonalde hau
Riotinto Lehergailuak enpresak erabili zuen bere lehergailuak fabrikatzeko. Hemendik dator beraz,
Dinamita izena.
Gehiago irakurri
Elena Carriedo Martin - 2006-03-16 22:56:18 | Categoria:
Gertaerak
Arratsadeko hirurak eta laurden inguru ziren neska gazte batzuen oihuak entzun genituenean bat batean. Hasiera batean ez genuen ulertzen zer esaten ari ziren
"Señora salga del agua!" entzun genuen arte. Ordun izan zen buelta eman genuenean eta Bilboko Itsasadarrean emakume bat bertan buruz behera murgilduta eta ostikoketak ematen ikusi genuen. Emakumea Deustuko Zubiaren alboan dauden eskailera batzuetatik jeitsi zen eta, neska gazte haien esanetan, beraien oihukak entzun eta haiek zeuden lekurantz begiratu ostean, itsasadarrera bota zen emakumea.
Neska haiek eta gu geu Zubiarte merkatal zentruaren aurrean dagoen itsasadarreko bidetik dana ikusi dugu.
Deustuko aldean zegoen jendea soilik emakumea begiratzen zegoen inork ezer egin gabe handik ateratzeko. Hasiera batean itsasadarreko eskaileratik hurbil zegoen eta han zegoen norbaitek lagundu ahal izan zuen lasterka ibiliz gero. Baina itsasadarraren korronteak 40 metro inguru urrundu zuen emakumea eskailera horietatik suhiltzaileak, ertzaintza eta anbulantzia ailegatu zirenerarte.
Momentu horretan lohiartzeko jantziarekin bota ziren 3 pertsona emakumea handik ateratzeko ondoren birpiztea egiteko. Birpizten 15 minutu luzez egon ziren.
Ez dakigu zergaitik bota omen zen emakume horrek, baina suizidatu nahi bazen, eta inork laguntzea nahi baldin ez bazuen, egia esanda, lortu zuen. Jende pilo zegoen handik hurbil, inork ezer egin gabe.
Elena Carriedo Martin - 2006-02-06 15:10:13 | Categoria:
Telebista
Tradiziozko menuak, sormenezkoak direnak, hasiberrientzat zein jakitunentzat eta estilo desberdinak dituzten hainbat sukaldariengatik laboratuak dira telebistako programazioaz guztiz jabetu direnak. Batzuk sukaldearen profesionalak dira,
Karlos Argiñanoren kasua adibidez, 16 urte daramatzala jada pantailan eta lehiakiderik gabe. Bere errezetak
“ricas y con fundamento” 2.500.000 jarraitzaile baino gehiago dituzte
“Arguiñano en tu cocina” espazioan,
El Programa de Ana Rosan (
Tele5) ematen dena. Ostegunetan postreak laboratzen ditu bere arreba
Evaren laguntzarekin.
Beste batzuk aldiz,
chef moduan sartu diren aurkezleak dira audientziaren eskaeragatik. Azken hau,
Inés Ballester-en kasua da adibidez,
TVE1ean emititzen den
“Por la mañana” programan amantala jartzen dena, edo
Carolina Ferre ostegun honetan (otsailaren 9an) Telecincon
“Esta Cocina es un infierno“ estreinatzen duela.
Antena 3 da sukaldaritzari buruzko programarik ez duen kate bakarra.
Argazkia hemendik atera dut. Eskerrik asko erabiltzen usteagatik.
Elena Carriedo
Elena Carriedo Martin - 2006-02-06 15:08:22 | Categoria:
Telebista

Orain dela hilabete batzuk estreinatu berri den
Cuatro kateak
Nuria Roca aurkezle, aktore eta modeloa fitxatu egin du.
Prentsa arrosaren inguruko gaiak jorratuko dituen programa bat aurkeztuko du egunero. Horren ondorioz, kateak dituen programa batzuen luzapena laburtu beharko du edo programaren bat kendu beharko du.

Nuria Rocak bere lehenengo espazioa 1994.urtean aurkeztu zuen, baina 1998. urtean izan zen telebista nazionalera pasatu zenean,
Chicho Ibáñez Serrador-ek
aurkitu zuenean
“Waku-Waku”ren bigarren ediziorako. Hortik aurrera, Nuriaren ekintza profesionala burtzoragarria izan da eta telebista kate desberdinetan programa desberdinak barne eman ditu; hala nola,
“La Casa de tus sueños“ eta Gabon Zaharreko Kanpan Hotsak (
TVE),
"Buenas Tardes" (2001) eta
"Nada Personal" (
Telecinco) eta
“La isla de los famosos” eta
UHF Antena 3an aurkeztu ditu, beste batzuen artean.
Nuria Roca aktore bezala estreinatu zen 2001.urtean
Globomediak produzitzen zuen
“Javier ya no vive solo” telesailarekin, Emilio Aragonek
“Javier” interpretatzen zuelarik. Orain emakume langile honek, pasaden urtean Valenciako telebista publikoan
“El típic programa” egin ondoren, zeinetan ez zituzten lortu espero zituzten emaitzak, panorama nazionalera bueltatzen da.
Cuatroren logoa
hemedik atera dut eta argazkia Nuria Roca-ren
web ofizialetik. Milesker.
Elena Carriedo
Laura Fernandez Manso - 2006-02-06 14:13:32 | Categoria:
Telebista
Juan Ramón Lucas kazetariak
“La Sexta” kate berrian ikerketa polizialen inguruko erreportaiak eskainiko dituen programa baten aurkezlea izango da:
“Brigada Policial”. Proiektu hau kate berriaren programazioaren frogen barruan egongo da eta Martxoaren azkenengo astean emititzen hasiko da.
“Brigada Policial” programa berriak
Globomediaren formatua da. Programa honek polizia judiziala eta zientifikoak aurrera eramaten dituzten kasu errealen ikerketak aurkeztuko ditu. Horretarako, programak ikerketan parte hartu duten agenteen laguntza izango du, kontakizunaren protagonistak bihurtuko direlarik.

Fitxaketa berri honekin “La sexta” kateak bere profesionalen taldea osatzen jarraitzen du, pantaila berriaren erreferenteak bihurtuko direnak. Aipatutako Juan Ramon Lucas-ekin batera, Olga Viza eta Emilio Aragón katearen aurpegi berriak izango dira ere.
Juan Ramon Lucas-en ibilbide profesionalari erreparatuz, telebistaren munduan hasi zen
TVE-ko “
Informe Semanal” izeneko programan kolaborazioak eginez. Hedabide ezberdinetan lan egin du, bai irratian (
Ser eta
Onda Cero-n), bai telebistan ere,
Tele 5,
Antena 3,
Canal 9 eta
Telemadrid kateetan parte hartuz.
Argazkia
hemendik hartu dut. Eskerrik asko erabiltzen uzteagatik.
Elena Carriedo Martin - 2006-02-04 20:48:11 | Categoria:
Orokorra
Azterketak bukatzeke daude, batzuk pozik guztiak gainditzea espero dutelako eta beste batzuk ez hainbeste ekainean hainbat azterketa errepikatu beharko dituztelako. Dena den, ia bukatu egin dugu eta gutxi barru urteko Bizkaiko lehenengo jaiak hastear daude;
Deustuko San Joseak. Aurretik ezin ahaztu behar ditugun
Ihauteriak ditugularik. Bizkaiko jai guztien zerrenda aurkituko duzue hemen, urte osoan zehar herri, hiri zein auzoetan ospatzen diren jai guztien zerrenda, alegia. Zorte on azterketen emaitzekin eta ondo pasa!!
Gehiago irakurri
Elena Carriedo Martin - 2006-02-04 19:54:15 | Categoria:
Telebista
Antena 3 katea 2006.urtea hasi da estatu espainoleko telebista merkatuko kate lider bezala, %21.9ko kuotarekin, historaren telebista kontsumo handienaren hilabetean; urtarrilean ikusleen batezbestekoa 7.036.000 da.
Lehenengo aldia da Antena 3ren sorkuntzatik hona liderra izaten dela urteko lehenengo hilabetean. 2006.urteko urtarril honetan, 0.8 puntutan handitu du pasaden urtean lortutako audientzia datuekin konparatuz.
Antena 3-ren logoa hemendik atera dut. Milesker.
Elena Carriedo.
Elena Carriedo Martin - 2006-02-04 18:09:34 | Categoria:
Telebista
Ikusirik desberdintasunak gizarte orotan jokatzen duen paper guztiz garrantzitsua, zientziatzat hartu zenetik arduratu da soziologia haren kausen eta gizarte egituran dituen eraginen azterketaz. Gizarte estratifikazioa kontzeptua erabili dute soziologiek helburu horri begira.
Gizarte guztiak oinarritu dira desberdintasunean modu batean edo bestean, eta “Gizarte estratifikazioa” terminoa erabiltzen da sozilogian gizarteetan eta gizarte taldeen artean dagoen desberdintasunaren araberako egitura iraunkorrak deskribatzeko.
Kontzeptu honek iradokitzen duen legez, Lur-azaleko geruzak edo estratuak ordenatzen diren bezala sailka daitezke gizarte taldeak, mailaka alegia, eta gizarteko behe eta goi mailez, geruzez edo estratuez hitz egin ahal izango dugu, aintzat hartuz gero aberaztasun, botere edo prestijioaren jabetzaren banaketa desberdina; eta mailak bereiziko dira halaber adin, sexu, arraza edo erlijioaren arabera.
Komunikabide guztietan, arraza zuriko jendea botere gehiago izan du beti. Ez da gaurko kontu bat,
pelikula, programa, serie… guztietan arraza zuria ez duten pertsonek gutxiengo bat dira.
Gaur egun azaltzen den eredu kapitalistan, zuriak dira nagusi, nahiz eta komunikabide guztietan berdintasun egoera bat dagoela erakutsi nahi duten.
Gehiago irakurri
Elena Carriedo Martin - 2006-01-28 22:06:07 | Categoria:
Arrigorriaga
Hona hemen gaur izan dugun panorama Arrigorriagan! Zuriz jantzitako etxeak, zuhaitzak eta baita Dinamita parke osoa ere! Ezberdintasun nabarmena dago pasaden egunean Dinamitan ateratako argazkiekin konparatuz!
Urgoiti Pasealekua
%20021.jpg)
Jose Maria Makua kaleko txaletak
Tren geltokia
Gehiago irakurri
Laura Fernandez Manso - 2006-01-28 01:01:06 | Categoria:
Irratia
Mamem del Cerro-k
RNE -ren informatiboen zuzendaria izango da Javier Arenas-en postua hartuz.
Javier Arenas-ek informatiboen zuzendaritza utzi du RNE-ren zuzendari orokorra bihurtzeko. Mamen del Cerro-k 21 hilabete zeramatzan Iratí honen informatiboen zuzendari ordea bezala, Javier Arenas-en zuzendaritzapean.

Mamen del Cerro-ren ibilaldi profesionala
RTVE-n kokatzen dugu lehendabizi. Bertan, 1983. urtean
“Radiocadena Española”-n aritu zen. Bost urte geroago RNE-ren Zerbitzu informatibo zentraletan murgildu zen.
Horrez gain, Zerbitzu informatiboen politika nazionalaren sailako burua izan da. Prentsa idatziaren arloan ere aritu da,
“Diario de las 14 horas” egunkarian parte hartu zuen. Bestalde,
“Radio Cinco: Todo noticias” editorearen funtzioa izan zuen.
Laura Fernández
Elena Carriedo Martin - 2006-01-24 19:24:14 | Categoria:
Telebista
Paramount Comedy kateak telebista digitalean emititzen du umorezko programa asmotsu eta freak hau.
Tamalez, guztiok ezin dugu programa honetaz gozatu, ordaindu behar den kate batekoa baita, horregatik askok agian ez inoiz bere izena entzun ezta
La Hora Chananteri buruzko komentariorik jaso.
Agian telebistan jartzen dituzten
“zapping” programetan batzuk ikusita izango duzue, sketch gehienak oso onak direnez, askotan jartzen dituzte
Visto y no visto,
La Batidora… eta halako programetan.
Programa hau osatzen duen funtsezko osagaia umore taxugabea eta zentzugabea da gehien bat. Gezurrezko elkarrizketak, parodiazko sketch-ak, marrazki bizidun zentzugabe eta barregarriak… Bitxitasun eta astakeriazko ihauteria da, batzuk egokiak eta barrez lehertzeko, eta beste batzuk… ba ez hainbeste.
Laburbilduz, programa entretenigarria da
La Hora Chanante, umore aldagarriarekinsekulakoa izatera ailegatzen ez baldin bada, destakatzen duela esan behar da telebista generalistak duen panorama grisa eta uniformearekin. Nire ustez, abiapuntu on bat da publiko ezberdin bat eta berebiziko zerbait bilatzen duten produkzio berrientzat.
Argazkia hemendik atera dut. Milesker.
Elena Carriedo
Laura Fernandez Manso - 2006-01-23 17:42:03 | Categoria:
Elkarrizketak
Scheherazade Alvarez , 19 urterekin Bizkaiko emakume ederren artean lehengo dama hautatua izan zen iaz “Miss Bizkaia”-ko lehiaketan. Ikusentzunezko komunikazioa ikasten du unibertsitatean. Musikan hasia ere, neskato honek erakusten digu bere izenaren zailtasunarekin konparatuz, neskato erabat sinple eta normala dela. Ideia argiak ditu modeluak eta neska politak inozoak direlaren topikoa ezabatzen duenean. XXI. mendeko emakume baten aurrean gaude
Zergatik aurkeztu zinen autengo Miss Bizkaia lehiaketara?
Batez ere jendeak animatu ninduelako.Baina horrez gain, orain dela denbora gutxi musikako lehiaketa batera aurkeztu nintzen eta bertan, modelozko agentzia bateko jabea zegoen. Berak gonbidatu zidan bere agentziatik pasatzera eta beraz, tratu moduko bat egin genuen, berak Miss Bizkaia lehiaketan abestea utziko ninduen baldin eta ni lehiaketa horretan desfilatzen banuen. Horrela hasi zen guztia.
Zerk suposatu du zuretzat Miss Bizkaia lehiaketan parte hartzeak?
Ba maila pertsonalan, oso ongi sentitzeko balio izan zait. Ez nintzen ezer espero, eta ezerezatik lehenengo dama-ra...Eta ez bakarrik hori, zeren lehiaketa honekin ate asko zabaldu didate lan arloan. Telebistako serie batean parte hartzera gonbidatu didate ere, modaren munduan lan egiteaz gain.Musikan ere hasiberria naiz beraz, gauza guzti hauek ez nituen inoiz espero.
Hortaz, musika izan da betidanik gustoko izan duzun arloa edo bat-bateko gauza bat izan da?
Nik abestea beti gustoko izan dut. Gertatzen dena da inoiz ez didatela modu eta leku egokian irakatsi hobeto egin dezan. Betidanik egiten nuena karaokeetara jotzea zen eta nire lagunekin etxean abestiak entsaiatzea. Beraz, gustatu beti gustatu zait, baina arazoa esandakoa da, inoiz ez didatela ahotsa hezitzera animatu.
Baina orain diska bat grabatzeko zorian zaude,ezta?
Bai, hori esan didate behintzat (barreak). Hala ere, oraindik prozesu bat baino ez da, gauza hauek oso motel doaz eta. Oraintxe Donostin diskaren abestietan lan egiten ari dira ez dakitelako ze estilo musikala hobeago den niretzat.
Zer iruditzen zaizu gaur egun “Operación triunfo” edo bestelako lehiaketetik ateratzen diren abeslariak Zuretzat musikari min egiten diote ala beste abeslariak bezala baloratu behar dira?
Ez dakit...(zalantzakor). Ni pertsonalki jadanik aurkeztu naiz mota horretako lehiaketeetara, beraz, ez zen oso egokia izango kritikatzen hastea. Uste dut pertsona guzti horiek besteek bezalako oportunitateak izan behar dituztela,horietako asko oso abeslari honak direlako.Hori dela eta, bere musika errespetatu behar da.
Zu pertsonalki “Operación triunfo” moduko batera aurkeztuko zinateke?
Ba,
“Operación Triunfo”-ra jadanik arkeztu naiz orain dela bi urte eta nahiko urrun ailegatu nintzen casting-etan. Azkenengo ediziorako ere aurkeztu nintzen baina lehenengo casting-a baino ez nuen igaro. Asko aberastu didan esperientzia izan da, beste castingerako prestatzeko balio izan didalako.
Beraz, zer izango da posibleago zu eskenatoki baten gainean ikustea ala pasarela baten gainean?
Hori ez dakidan gauza da (barreak).Ia ez dakit nondik doan nire bizitza...Ez, baina benetan gustokoa dudana komunikazioa da. Horretaz aparte, abestea, desfilatzea edota interpretatzea posiblea bada, nire ustez beti nire onerako egingo ditudan gauzak izango dira.
Gehiago irakurri
Elena Carriedo Martin - 2006-01-23 16:22:59 | Categoria:
Telebista
Calle 13, telebista digitaleko suspentse eta akziozko katea da, terrorezko filmeak, misteriozko serieak eskeintzen dituena… dituen eduki ainubetsu horien artean, bere originaltasunez bereizten duen produkzio propioa duen dokushow bat aurkitzen dugu;
Cementerio TV, gaueko ibilaldia munduko hilerri lazgarri, kezkagarri edota monumentuzkoen sekretuak galarazten saiatzen dena, ikusketa infragorria duen kamara batekin.
Programa honen muina, ikusleek haien herri edo hiriko hilerriak grabatzean datza eta programara bidaltzea bertan bideoa jartzeko. Hilerriak gauez grabatzen dituzte, pertsona bat edo bik esku-argi batekin. Baita ere ikusketa infragorriaren bidez haien hausnarketak egiten dituzte, hau da, pantaila berdearekin. Hasiera batean, programa aspergarria iruditu daiteke, makala eta ia gaixobera; baina hamar minutuz ikusten dabilena, bakarrik etxean, argirik gabe goizeko 4rak inguru direnean, estuagoa eta ainubetsuagoa da. Hala ere, askotan imajina ia antzekoak ateratzen direnez, ez baldin bada ezer arraro somatzen, aspertzera ailegatu dezakegu.
Argazkia hemendik atera dut. Eskerrik asko erabiltzen usteagatik.
Elena Carriedo